XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Batzutan gauez, arnasestuka egun guztian jan gabe ibili zirela konturatzen ziren.
- Zer axola zaio?- oihukatzen zuen Txipik.
- Bihar jango dugu - zioen txolarretxoak hasperen eginez.
Eta nekaturik baina zorionez beterik edozein lekutan hartzen zuen lo: teila baten azpian, bata bestearen ondoan, bien bihotzen taupadak batzen zirela.
Baina egun batez erabakia hartu zuten: - Nahikoa da jolas egitetik, goazen gure etxetxoa egitera.
- Hitza beteko dut - esan zuen berak.
- Esandakoa beteko dut - esan zuen txolarretxoak.
Eta leku lasai eta seguru bat bilatzen hasi ziren.
- Polita izango litzateke zilarrezko zintaren ondoan, zelaietako begi koloretsuen alboan egitea - esan zuen txolarretxoak.
- Bai, polita izango litzateke... baina gizonak gure txikitxoak kenduko lizkiguke - gehitu zuen Txipik.
- Eta haizearen laztanetara kulunkatzen den landare handi lerden haren gainean? - Haizearen kulunkak onak dira - erantzun zion Txipik -baina gure semetxoak ez lirateke seguru egongo.
- Eta pottoka gorridun arbola handian? - Zarata gehiegi! Ezta pentsatu ere!.
- Nik Suzko Baloia beti ikus daitekeen leku bat nahi nuke - esan zuen txolarretxoak, hasi nahiaren ezinegonez.
Bila eta bila eta azkenik aurkitu zuten: Txipi jaio zen jauregian, bestaldeko teilatuaren ertz batetan teila bat zegoen libre; handik, Suzko Baloia ikusten zen, (...).